Etxalte ttipien ezagütza ofizial batentako züen lagüngoaren beharra

2017/06/13a

erramunetxekopar.jpg

2008-az geroz ,Confédération Paysanne sindikatean, gogoeta bat eramanik da etxalte ttipiak ofizialki ezagütürik izan ditean. Giztaldi edo krisia baten ondotik etxalte ttipietan nekezia handiak izan ziren karga sozialen eta kanpoan erosi behar ziren bazken pakatzeko. Frantzian, hiru etxaltetarik bat ttipia da eta hauk ari dira desagertzen handiak beno zaleago.
Audela, PAC delakoaren diharü lagüngoen partekatze sistemak etxalte handiak haboro lagüntzen dütü, ttipiak beno: hektareen eta kabalezionearen arabera emanik direlakoz. Arrazu horiengatik, etxalte ttipien ezagütza ofizial bat nahi lüke Confederation Paysanne sindikatak eta Eüskal Herrian ELB sindikatak lan hori eramaiten dü.
Hortarako, laborarierdei egiten deie, beren bürüak ezagütaraz detzen. Laborari ttipi gisa sailaktürik izateko, hiru baldintza badira: 30 hektare lür eremü baliagarriaren ükeitea, 50 000 euroz petik diren saltzapenen egitea eta PACaren lagüntzak 15 000 euroren heinekoak izatea. Izenak igorri behar dira helbide hontara:
Etxalte ttippiak bp 8 64470 Atarratze
Xehetarzünak Erramun Etxekoparrekin: