Artzaingoa, turisma, ehizteka eta hartza aipatürik izan dira, Xiberoko Botingoako azken bilküran.

2018/12/10a

20181208_092749_resized.jpg

Bortükaren sasua, Iratiko turisma günearena edo ere ihizeka sasua aipatü dira nausiki, Xiberoko bortü sindikatearen azken bilküran. Aphaltze ttipi bat balinbada ere, aurten, 232 laborariek kabaleak eraman dütüe bortüalat eta 43 etxoletan artzainak baziren , bortüko gazna egiteko galtoa ere emendatzen ari da.
Iratiko turisma günea ontsa doa eta etxolak bakantzetan beterik dira. Elhür eskasari eta aize azkarrari bürü egiteko, Irati, raketa egiteko güne bezala ezagütürik izan behar lüke ondoko urteetan. Azkenik, ihizekariak gütitzen balindira larrazkenean, beste motako bakantzatiarrak badira, bortüa gozatü nahi düena beste manera batez.
Hartza ere aipatürik izan da, Uztarroze eskualdean da laxatürik izan den bat eta horrek artzainak arrenküratzen dütü.
Jacques Barreix Sindikatako presidenta :
Josi Etxemaite Iratiko etxole züzendaria :
Alain Iriart sindikatako kidea :