Betiko eztabadak Mauleko Herriko azken kontseilüan.

2018/12/13a

20181211_154236_resized.jpg

Irabarneko jauregia, Aguerria hotela eta Linky kontagailüak izan dira aipagei nausiak eta eztabada ekarri düenak, Mauleko Herriko azken kuntseilüan !
Irabarneko jauregiarentzat küdeazaile baten beharra bada eta oranokoan ez da arraharzailerik, oposizioak kritika zorrotzak egin dütü orai arteko küdeantzaz.
Bestalde, Aguerria hotelaz beste behin eztabadak izan dira, informazio eskasa salhatü dü oposizioak, legea jarraikitzeko jenteek eman sosa kapitalean sartürik izan da eta hor ere kritikak izan dira.
Michel Etxebestek arrapostü eman dü kritikeer, alde batetik Irabarneko jauregiaz, oposozioa ez dela agertü haitagei joanarazteko, bestalde Aguerriaz hotela ontsa hasi dela eta hotel bat beharrezkoa dela xiberoarentzat.
Azkenik Linky kontagailüetaz erabaki bat hartü beharra zen, bena azkenean ez da egin, ondoko kuntseilüan hartüko dela hitzemanik izan da.
Beñat Elkegaray :
Louis Labadot :
Mixel Etxebest :