Irrintzina filma arrats hontan Maulen ikusgei!

2017/06/14a

biziw.jpg

Kontzientziak pizten ari dira eta üngüramenaren begirantxarako oihüak Xiberoan ere ezagün dira. Hartakoz Xiberoan ere bere BIZI mugimentüa bada, Eüskal Herriko beste güneetan bezala. Hortarako ere, Irrintzina izeneko dokümentala ikusgei izanen da asteazken arrats hontan Maule baitha zinetegian 20:30etan. Filma honek, Bizi mugimentüakn COP21 urtean, Frantziaren gainti Parise artino, egin züan bizikletaz kurritzea kontatzen dü.
Filmaren ondotik, bizikleta kurrialdi hortan parte hartü züan Biziko kide bat eta Xiberoko Bizi alkartekoak ere mintzatüko dira
Xehetarzünak Maider Sarasolarekin :