Poema bat da Herri hau, argazki bidaje poetikoa.

2018/12/18a

DSC04157.JPG

“Poema bat da Herri hau” libürüarekin, Eüskal Herriaren gainti, bidaia fotografiko eta poetiko batetara kümitatzen gütüe, Séverine Dabadie argazkilariak eta Itxaro Borda idazleak.
Bildüma hortan, “Voyelles” Arthur Rimbaud frantses olerkaria zenaren obratik abiatürik, beltzak, xuriak, gorriak, berdeak eta urdiñak dira Rimbaud-ren hizkiak,
Séverine Dabadieren ehün argazkiek kolore horiek segitzen düe, beraien hizkuntza kromatikoaren araberan eta Itxaro Bordaren testuek, Euskal Herria eta bere bazterrak ikusgarri egiten deizküe.
Ehün argazki, eta ehün olerki ttipi ehün orrialdeetan, libürüa, Mauleko Xibero Bio saltegian edirenen düzüe 19€tan.
“Poema bat da Herri hau” hogei minütako filma bat da ere, You Tuben ikusten ahal dena libürüaren titülüa jotzez.
Séverine Dabadie :