Oh Pitxu Oh, Maxkaraden sasoa abiatürik da.

2019/01/07a

49864274_2403527813055021_2969260279277289472_o.jpg

Hotza egiten züan atzo Urdiñarbeko plazan. Beharbada, hartarako da jentea bibil bibila bildü herriko plazan Maxkaraden lehen emanaldiaren ikusteko. Urdiñarbe bere üsantxeri etxekirik agertü da, plazan agertüz bi dantza talde, Beltzak eta Gorriak. Berritzera ere ausartü da, Sorgiñ talde bat ageraraziz. Hartzaren eta Pitxuren arrapizteko trebe agertü balin badira, ekologiaz ere hitz egin düe, igaraitean hazkalditto bat emanez laborari eta ihizlarier. Beltzen perediküan bero beroa den aktüalitatea ere present zen, Trump, Poutine, eta Macron bezalakoek berenak entzün beit dütüe. Jaka hoilli, eta Mediterraneoa zeiharkatzen düenen laguntzaleen Jaka laranjak ere ez dira ahantziak izan. Finitzeko, Muneiñak eta Aitzina pika eman laster batez, eta denak oxolbian sartü dira… Ondoko emanaldia, dagün igantean, Ürrüxtoin dateke.