Etxahun Barkoxe-ren bizian oinarritzen den libürüa aipagei neskenegünean

2017/06/15a

joanakjoan.jpg

BIK edo Barnekaldeko Irakurleen Klubak dagün hitzordüa arramaiatzaren 17an dü. Aldi hontan Jon Etxaide zenak idatzitako ‘Joanak joan’ eleberria date aipageia. Libürü hortan Etxahun Barkoxe da sujeta, eta haren bizitzean bermatzen da istorioa. Hortako libürüaren irakurtzea galdeginik da, egünean berean hartaz elestatzeko. Etxahuunetaz ere solasak badirate. Jateko eta edateko ere badate. Kumit batek bere lekükotarzuna ere emanen du. Hitzordüa goizanko 10etan Mauleko liburutegian.
Ainize Madariaga eta Maider Bedaxagar antolazaleak :