Kabaret gaüaldia Muskildin, Euskal Herriko laborantxa ganbararen alte.

2019/01/31a

Sans titre 1.jpg

Müskildi Bizirik alkarteak, kantore, müsika, antzerkia eta margoak üztartüko dütüan gaüaldi goxo batetara kümitatzen zütüe neskenegün hontan.
Kabaret gaüaldiaren hasteko, Iruriko Larrory anai-arrebak, Maddalen, Beñat eta Maider entzüteko parada dükezüe.
Ondotik, Eusklabo Alaiak taldearen emanaldian, Asisko Urmeneta margolaria, Oihanart, Azeri eta Antxo antzerkilariak, Xan Alkhat eta beste bertsolari bat baita ere Jean Christian Galtxetaburu eskü soinü jolea ikus eta entzüten ahal dütüzüe.
Robinson Crusoeren abentüretan inspiratürik, parodia satirikoa lantüko düe, esketx, müsika, bertso eta solasaldien bidez.
Aurten gaüaldia Euskal Herriko Laborantza Ganbararen süstengüz dateke, neskenegünean gaüko 21:00etan Müskildiko Posonpes gelan.
Popol Boscq :
Asisko Urmeneta :