Essor Basque'k Xiberoan arrakasta haboroena!

2019/02/11a

essor.JPG

182 pirripitalariek parte hartü düe Essor basque'eko Xiberoko lasterkan; hots, aitzineko egünetan beno haboro. Ikusle hanitx ere bazen Larrabileko petik goran.
Aitzineko 2 astebürüz denbora ejerra üken ondotik, igantean, ebiarekin ürrentü da zoingehiagoka.
Ebiagatik 2 erorte izan badira beste trabarik ez da izan. Ikusgarria ere izan da lehia gaitza izan beita, ürrentzeala arte.
Azpimarratzekoa da frantziako talde hoberenak hor zirela baita hegoaldeko hainbat ere bai.
Dagün urtean arrajinen direla segürtatü deiküe antolazaleek:
Christian Bibal antolazalea:
Patxi Artayet txirrindülaria:
Sébastien Challa Essor basque bildüma + "VTT trail"az ere: