Pelotari honak ariko dira üda hontan, Xiberoako Txapelgoan!

2017/06/16a

Xiberokotxapelgoa.jpg

Xiberoko eskü hüskako 10. txapelgoa hasi zen arramaiatzaren 11an eta Setemeraren 18ala iraunen dü. Maule gainea, Lexantzü, Gamere, Zalgize, Iruri, Gotaine, Bildoze, Ligi Aterei, Ürrüstoi, Garindaine, Muskildi eta Urdiñarbe: hamabi herritan iraganen dira aurtenko partidak.
Orotara, 60 pilotakarik beno haboro parte hartüko düe hiru maila desbardinetan. Lehen mailan, 9 xiberotarrek parte hartüko düe eta 8 Lapurtar edo Baxenabartarrek. Aurten, Inxauspe, Amulet, Harizmendi, Lambert edo De Ezkurra ikusten ahal dirateke heben gaintiko arrabotüetan. Dagün hitzordüa, arramaitzaren 23an date, Lexantzün.
Xehetarzünak Alain Mugurdoy antolazalearekin: