Pepela Mirande ez da haboro Garindaineko mera izanen dagün urtean!

2019/02/27a

20190227_090042_resized.jpg

15 miliu euroko büdjeta bozkatü da departamentüko kuntseilüan eta horren erdia joanen da zozial sailealat, bestalde, lehentarzünetan da bortüko laborantxaren süstengatzea eta 4 miliu euro ezarik izanen da sail hortan !
Departamentuko bideetan ere sosa ezariko da hobeki kurritzeko, hala nula xiberoko bidea deitzen den xedeaz estüdio bat egiten ari dela erran deikü Pepela Mirande, departamentüko kuntselerak.
Herrietako bozkak urte baten bürüan iraganen dira eta Pepela Mirande ez da berriz presentatüko Garindaineko herrian; 25 urtez mera egonik gazte bati leküa utzi nahi dü.
Pepela Mirande