Hur xendak arrakasta bildü dü!

2017/06/19a

Hur xenda.jpg

Hur Xendan jauzi haundia egin dü Muskildiko herriak, iragan ostirale eta neskenegünean eman ziren Hur Xenda ikusgarriaren bi emanaldien bidez.
Latsagia baten üngürüan, kültüra eta hizkuntza orano lüzaz biziarazteko eta belaünaldi berrier igaranarazteko, 7 eta 77 urteren arteko 85 aktürrek, ikusgarri zoragarria eskeintü düe, bi egünetan hüllantü diren 1400 ikusleer.
Dantza sorkuntzek, koregrafia berriek eta kürren kantoreek, esküzarta txalokatze lüzeak sortarazi dütüe. Azkenean, teknika arrenkürek ere ez düe gaüaldiaren kausitzera trabatü.
Müskildiko gazteriak, aitzinekoek erakutsi xendaren jarraikitzeko nahikünte handia erakutsi düe eta düdarik gabe, eüskara eta kültüra lüzaz biziko dira orano Muskildin.
Xabi Elgart antolazaleak gaüaldiaren bildüma egiten deikü :
Edurne Etxart antolazalea :
Hona bildü dütügün lekükotarzün zonbait :
Kantore bat :
Beste kantore bat :
Azken kantorea :