"Kilometre soleil " pitzgarri elkartearen hitz ordüa igandean

2019/03/07a

DSC_0001.JPG

Haur eta gazteak sensibilizatü nahi dütüan « kilometre soleil » diozezaren hitzordüa igande huntan iganen da Maulen.
Horren joanarazlea den « Pitzgarri » elkarteak lantü dü egünaldi aberats bat parada hortan.
Aktibitate franko eginen dira haur eta gazteentako, goizetik abiatürik, eta « migrazionea eta elgar bizitza » lantüko da aurten.
Urte oroz bezala, bildüko diren sosak oro leküko elkarte batiri eskeiniko dira, « batzarri » xiberoan sortü berri den elkarteari aurten.
Batzarri elkarteak bere izenak erraiten düan bezala migranteer batzarri eta lagüntza ekarri nahi dü Xiberoan ere
Manon, Laure eta Babeth Pitzgarri elkartekoak: