Korrika horra da.

2019/03/28a

korrika_tokikom_700x700.jpg

Aste baten bürüan abiatüko da Nafarroako Gares herritik eüskararen alte bi urteetarik egiten den 21. Korrika. Giroan sartzeko korrika kültüralaren karietara, bi hitzordü dütügü aste ondar hontan.
Neskenegünean goizeko 10etan Mauleko mediatekan, Sü Azia alkarteak antolatürik, Egoitz Urrutikoetxeak, “Eüskara estatutuaren kanbiamenak Frantziako iraultza denboran” mintzaldia eskeiniko dü.
Igantean aldiz arrestiriko 16etan Lexantzüko elizan, Elgebarrena alkarteak antolatürik, kantaldi bat proposatürik zaikü. Hazparneko Pantxix Bidart, Larrory anai-arrebak eta Basabürüko ikastolako haurrak ariko dira.
Jüje Thierry :