Ondarrea ikertzea, gure historioaz jaketzeko.

2019/04/02a

20190329_184350.jpg

« Üzta haundia, langile gütti » ondarrearen saila lan haundia eramaiten dü Ikerzaileak alkarteak, bena gütti sentitzen dira horren joanarazteko, hori azpimarratürik izan da, iragan ostiralean Atarratzen egin zen biltzar nausian.
2018an, 14/18 gerlaz, 100. urte bürüaren karietara lan lüze ürrentürik izan da eta hortan orit etxekiko dügü bereziki « Mémoires de la Soule » libürüaren 2. alea plazaratü düala alkarteak. Ardüradünek azpimarratü düe libürüa nonbre haundian saldürik izan dela eta hortaz berriz ere botzik agertü dira. Besoak kürütxatürik egoiteko ez beitüe gogorik, bi xede gottoretan lotüko dira orai, Mauleko Espartinaren Etxea xedean parte hartzeko galtatürik izan dira lehenik eta Xiberoan Amerikako emigrazioak üken dütüan ondorioetaz ere lan bat abiatüko düe.
« Üzta haundia, langile gütti » erran zaharra gezürra bilakatü nahi beitüe, dei bat zabaltzen düe alkartean inplikatü nahi düen güzieri.
Robert Elissondo :