Xiberoko enpresek bortak zabaltzen dütüe.

2019/04/09a

20190401_173853_resized.jpg

Xiberoko enpresen ate zabalak eginen dira apirilaren 17 an, dener zabalik eta kitorik, bisitaldiak eüskaraz ere egiten ahal dirate. Iragan martxoan egin zen holako egünaldi bat kolejio eta lizeoetako ikasleentzat eta orai helbürüa da ikasleak jin ditin beren etxekoekin. Jenteek ez dakie zer egiten den enpresetan, gaüzak fite kanbiatzen dira eta gazteen orientazioarentako beharrezkoa da jakin dezen zer lanbide baden Xiberoan berean. Enpresen bisitak eginen dira goizanko 9 etarik arrestiko 5ak arte, ondotik Maule Baitha zinema salan arte lan baten estrena eta gero 8 etarik goiti mintzaldia denen artean gazteen lanbide norabidetaz. Izenak eman behar dira, odace.soule@wanadoo.fr edo asso.azia@wanadoo.fr.
Beñat Elkegaray :