Petiri Caubet Xübüko gogoan, txanbela ohorrean.

2019/04/10a

55917808_2402472726470094_1084618029813202944_n.jpg

Xiberoko txanbela soinü tresna lehen joilea izan zen Petiri Caubet Xübüko Altzaiarra, orhitzapen gaüaldi bat eginen da Altzain neskenegün arratsean (apirila 13an) 19:00etarik goiti!
Petiri Caubet Altzain sortürik kantari handia zen lehenik, gero berantean txanbela joiten ikasi züan, bere berezitasüna zen müsika gamako bost nota baizik ez zütüala erabilten, 1913an sortürik, laboraria izan zen eta zentü zen 1988an.
Juan Mari Beltran Nafartar müsika joileak, bilketa bat egin züan 1985 an, Caubet-en kantatzeko eta txanbela joiteko maneraz. Neskenegüneko gaüaldian Caubet-etaz haboro jakinen da, bi partetan iraganen da, lehen partean, Caubet-en maneran kantoreak emanen dütü J.Mixel Bedaxagar-ek eta txanbelan Juan Mari Beltran-ek, artetan Dominika Recalt- en testoekin eta bigerren partean oraiko txanbelariak entzünen dira eta ere Beinat Itoiz txanbela joilea bere taldearekin. Hitzordüa Altzain neskenegün arratsean 19:00etarik goiti.
Dominika Recalt :
Beñat Itoiz :