Ezinago ontsa igaran da Xiberoko ützülüa

2017/06/19a

xiberokoutzuluko izabazleak20170619.jpg

Izigarri ontsa igaran da Xiberoko ützülia izeneko lasterkaldia (bideoak heben ikusgei) ! Igaran neskenegünean hontan jente hanitx agertü da bide bazterretan eta antolazaleak botzik dira ! Nahiz eta animaleko beroa izan, destrenpürik ez da agitü !
Lasterkariak bosnaka ari ziren lasterkariak 5 etapa desbardinetan eta igaran urteko irabazleak Xiberotarrrak izan balin baziren, aurten Paue aldeko talde batek irabazi. Les amis de Larbi izenekoa. Erran behar da ere hainbat marka hautse dütüela. Madalenako azken etapan adibidez, 10 minutaz marka hautserik izan da, nahi eta antolazaleek bidea luzatü züen aurten.
Egunaren bildüma egiten deikü Maylis Houretek :
Pettan Aizager, lasterkarietarik bat nola igaran zaion erraiten deikü :