Azken maskaradak emanik Garaibin!

2019/04/23a

IMG_20190421_190017.jpg

Ttipi gelditü den Garaibiko plazan, Urdinarbetarrek beren azken maskaradak eman dütüe igante hontan.
Goizeko barrikadetatik jende hüllantü da, arrestiriko plaza jokoan ‘kasik’ milako bat pertsona hüllantü delarik, Eüskal Herri osotik.
Hola urtarril hatsarrean abiatütako üngürüa ejerki ürrentü da 16 astebürüren ondotik.
Jüstoki herrietako emanaldiak oro aipatu dütüe, bakotxaren balentriak oro, edo kasik , agerraraztez.
Xiberoko üngürüa ürrenturik bada, oraitik aitzina EHaren bestalderdilat joanen dira, Gipuzkoako Usurbilera maiatz erditsütan eta Bilboko Santutxu aizolat uztailan aritzeko.
bildüma:
belagileak:
xorrotxen kantorea:
azken kantorea: