Urdiñarbeko ardi zentroa, artzain laborariak hobeki bizi diten.

2019/04/24a

20190417_121725.jpg

Artzain Laborarien süstatzeko nahiküntea beretsirik izan da, asteazken goizan egin zen Urdiñarbeko ardi zentroaren biltzar nausian.
Ardi arrazen genetika hobetzez, ardi zentroak hanitx ekarri dü artzaingoari azken urte horietan.
Bena biltzar nausian plazaratürik izan den ikerketa batek erakutsi dü, lürralde desberdinak eta ardi hazkuntza molde güziak konpartüz, departamentü hontako ardi hazkuntza zela artzain laborariari etekin güttien emaiten züana, bereziki ardi elikadüraren kargüak haundiak beitira.
Ardi zentroko tekinikalariek uste düe, ardien ahalmena gentetikoa hobeki baliatzen ahal dela elikadüraren kargüen ttipitzeko. Hortarako ardi zentroak, artzain laborariak kümitatzen dütü, eskaintzen düan teknika aholkü zerbütxüaren haboroxe baliatzea.
Désiré Loyatho :