Sohütako lizeoan gela elebidün bat zabaltüko da !

2017/06/21a

IMG_1167.JPG

Sohütako lizeoan gela elebidüna zabaltüko da ikasturte sartzean eta jadanik 18 ikaslek izena emanik düe. Zabaltze hau Atharratze eta Mauleko kolegioetan jadanik klase elebidunak direlakoz da agitü. Lizeo hontan, 2. sartüko direnek, Historia-Geografia eta Fisika eüskaraz ikasiko düe. Horrez gain, eüskara lantüko düe 4 orenez ; hots, astean 7 oren eüskaraz ükenen düe.
Erakasleak badira sail güzietan eta denak oso motibatürik dira. Ikasleen izenak üztailaren 20ala artino hartzen dütüe.
Jean Bourda züzendaria :
Aitzina Mazusta eüskara erakaslea :