"eki jelki" arrautze biologikoak plantatü dira

2019/05/17a

arrautze.JPG

Lexantzün bi lagün arrautze prodükzionean plantatü berri dira.
Orotarat Frantziako heinean 15 miliar oilo arrautze errüten dira urtean …
Eta Arrautze biologikoan saltzeak zinez goratü dira azken urte horietan.
Orai saltzen diren 100ko 17a biologikoan egiten dira.
Hartakoz ere, plantatze gerogo eta haboro egiten dira, ipar euskal herrian jakitez güti direla orano hortan partitürik.
Xiberoan biga dira, orai berri basabürüko lehena plantatü delarik « eki jeilki » izenarekin.
Erran behar da herritaren 100ko 98ak arrautze erosten düala eta 100ko 80ak astean behin phürü jaten düala
Johane Iriart eta Johane Libilbehety: