Xiberoko hurra dagün hamarkadan, pribatü ala pübliko?

2017/06/22a

hur eta sos.jpg

"Xiberoak bizi nahi dü" izeneko lagüntalde berriak egünaldi berezi bat antolatzen dü arramaiatzaren 24 hontan, Atharratzen, "Hura 2017ko epean" geiaz gogozkatzeko. Lagüntalde honek herri mugimentüaren berpizteko helbürüa dü, hots herritarrek herriaren antolakuntza berengain hartzea, edota instituzioneen haütüak baldintzatzea.
Neskenegün hontan, arren, huraren küdeantza date eztabaidagei. Ezi, 2017 ondarrean huraren küdeantza publiko ala pribatu bilakatzeko deliberoa hartürik date, ondoko 10 urterentako.
Gei hortaz "Water makes money" izeneko dokümental bat ikusgai date eta ondotik eztabadakatüko da haütetsi elibatekila. Merkatü libre bat badateke ere goizan.
Horik oro neskenegün hontan, Atharratzeko Prefosta alkartean.
Niko Guiresse :