Txista dantza lehiaka Barkoxen neskenegünean.

2019/05/31a

96.jpeg

Txista dantza lehiaka edo saldokako primaka date neskenegün hontan Barkoxeko besten karietara.
Düala bi urte abiatürik, norgehiagoka arra horra da 9 herriekilan. Espeize, Müskildi, Urdinarbe, Zalgize , Barkoxe , Eskiüla, Maule, Arrokiaga eta Atarratze.
Azken aldian Espeize üngürüko Pettarresek zien irabazi.
Azken aldian bezala, lehiaka eramaiteko 4 froga badirate, postüra, herriko kalitatea, teknika, eta ürratsen ezagütza neurtzeko. Froga bakotxak dantzari ohi bateri omenaldi egiten deio: Hegiapal, Tartaxü, Garat Arhane, eta Eihartzet deitzen beitira zoingehiagoka bakotxa.
4 lehien ondotik, 3 baizik ez dira sailkatüko; Azken 3 taldeek sorkuntza bat emanen die. Hortako ürrats eta ahaideak üken dütüe talde oroek.
Arren, Txista lehiaka neskenegün hontan 17etan Barkoxeko bestetan.
Johañe Etxebest :