Xiberoko eskü hüska txapelgoa ostiralean hasten da.

2019/06/17a

P1070714.JPG

Pierra Etxahun Iruri eta goizegi zentü den Patrick Ozafrain omentüko dütüe 2019ko Xiberoko Arrabotüko Eskü Hüska Txapelgoan.
Patrick Ozafrain trofeoa dateke aurtenko txapelgoa eta Etxahun Iruriren hiltzearen 40. urte bürüaren markatzeko, txapelgoa Iruritik hasiko da arramaiatzaren 21ean.
Hiru mailetan partekatürik, 64 pilotakariek parte hartüko düe, partidak 13 herrietan jokatüko direlarik.
Bigerren mailako lehiaka berezia dateke, joan jineko maneran jokatüko beita eta lehen mailako lehiaka agorrilaren 4ean baizik ez da hasiko.
Antton Amulet, Florian Mendiburu, Alexis Inxauspe, Cédric Lucu, Mattin Olçomendi, Jon Laduche, Batiste Lascor, Thierry Harismendy eta Yves Sallaberry Xala dirateke lehen mailean ariko diren Xiberotik kanpoko pilotari kümitatüak.
Finala setemearen 15ean Urdiñarben jokatüko da.
Alain Mugurdoy :