Mauleko errügbia osagarri honean

2017/06/26a

sammaule.jpg

Mauleko errügbia osagarri honean
Düala urtea federal 2ala jaitsirik, aurten Mauleko rugby taldea, federal 1eko borta aitzinean baratü da, eta Balandradakoak ez dira finala laurdenetara baizik heltü. Zerbait hobexe esperantxa züen mauletarrek. Orotara, 14 bat jokülariek taldea ützirik, gazteer konfiantxa ezarririk, hala ere sasu hona izan da SAMarentako. Helbürüa da, berriz federal 1 hortara igaitea, bena hortarako lan egiteko manerak arra-ikusi beharko dira.
Bestalde, Mendikota eta Barkoxerekin üztartze geieko lanak aitzina badoaz, eta dagün sartzearenko zerbait plantan badate, bereziki gazteen sailean, lehen taldeak bakoitxa bere gainti jarraikiko düelarik. Barkoxek alkartzeko baimena eman dü eta mendikotarrek dagün egün horietan arrapostüa eman behar lükee.
Beñat Queheille :