Idoki etxe merkatüa Urdiñarben

2019/09/06a

20190902_111617_resized.jpg

Idoki, Euskal Herriko Etxe Ekoizleen Alkarteak, antolatzen dü etxe markatü bat Urdiñarben setemearen 14an, Patrick Loustau en etxaltean .
Egünaren helbürüa da erakustea mozkinak nuntik jiten diren eta laborariak zer lekütan lan egiten düan.
93 etxalte dira idoki-en 17 mozkin esberdinekin, hazkuntza balinbada gehiengoan geroago eta haboro bada baratzeki, fruitü txipi, esneki edo ere senda belhar.
Urdiñarbeko Ahetzetxegoihenea etxaltean hitzordüa emanik da, seteme 14an, goizeko 10etarik arrestiriko 2ak arte ; etxe merkatüarekin hasiko da egünaldia etxe ekoizle eta artegintzako eskülan- egileekin, etxaltearen bijita eginen da eta bazkari bat ere izanen da 200 bat jenteentzat etxalteko mozkinekin .
Izenak eman behar dira bazkariarentzat, telefona hontarat :
Patricq 06 89 85 70 70 edo Nicole 06 19 38 59 65.
Patrick Lousteau: