"10 egün pantailik gabe" , nor heltüko da?

2019/09/12a

collectif souletin.jpg

« 10 egünez pantailak ützi » mugimentüaren sorzalea Eüskal Herrian date ondoko egünetan ! Jacques Brodeur Québec-eko erakasle ohia eskoletan ebiliko da eta mintzaldi püblikoren eskentzeko. Nola gazteak babestü edo zaintü behar dira telebista edo sare sozialetarik ? Hau da mementoko desafio handia.
Azken 10 egüneko desafioek erakutsi düe geroago eta haboro familiek parte hartzen züela eta ohartü dira, familietan harremanak hobetü direla.
Urruña, Baiona, Hazparne eta Maulen ebiliko da Jacques Brodeur ; xiberoan date setemearen 18tik 20ala arte Sohuta, Garindaine, Argia eta Jeanne d’Arc eskoletan kurrituko da eta biltzarre pübliko batetan parte hartüko dü setemearen 19 an, arratseko 7ak30 Maulen, parropiako salan.
Odile Jungas Collectif Souletin-eko langilea :