Neskenegünean ardi jaistea ikusgai Ligin, Bortükaren Bestan!

2019/09/17a

ardijaistea.jpg

Üda joanik, eta seteme erditsü hontan artzainak eta beren ardi saldoak etxaldeko bideak hartüko dütüe.
Hartakoz dagün neskenegünean,setemearen 21an, bortükaren besta eginen da Ligin.
Ardi Bürü Beltza alkarteak eta Xiberoko Botingoak egitarau aberats bat proposatüko düe.
10 bat ardi saldorekin, orotara milaka ardi, tzintzarrada eder elibat ezagün dirateke Ligiko karriketan.
Animazionetan : Goizan bortü gazna txestatze eta lehiaketa, arrestitan hartzaren sartzeaz den film dokümental bat edo orano apaidü bat proposatürik arratseko 8ak eta erditan.
Izen emaitea : burubeltza.elkartea@gmail.com 06 75 88 64 51
Xehetarzünak Bettan Hoquy artzainarekilan :