Xiberoko botingoak urteko emaitza hona eginik!

2017/06/26a

xiberokobotingoa20170626.jpg

Xede hanitxekin aitzinatzen jarraikitzen dü Xiberoko Botingoak . Bere biltzar nausia igaran neskenegünean zen. Ahüzkiko hurarekin eginik datekean Whiskyarentako partaidetza urte hau ürrentü gabe izenpetü gei düe. Bestalde, Iratiko oihanari lotürik diren beste hiru sindikatekin (Garazi-Baigorri, Zaraitzu eta Aezkoarekin) ezagügarritza edo labelisazione bat esküratü gei düe. Horrez gain, Iratiko oihana güne mikologiko bat bilakarazi nahi düe, non onddoen eretzeko jakintza partekatüko den. Düala 5 urte Iratiko etxoletan abiatü ziren lanen ürrentzeko, 3 logüneren egitea baizik ez da eskaz. Haatik, Botingoarentako berri txar bakarra da langile nausia den David Tourreuilek bere lana ütziko düala. Bazen 15 urte David Tourreuil lan hortan ari zela.
Biltzar nausiaren bildüma Jacques Barreix botingoabürüarekilan :