Ez bada bedezirik jinarazten berehala 3 baizik ez dira izanen Maulen!

2019/09/25a

osagarri arrenkurak.jpg

Mauleko mera, Euskal Alkargoaren ordezkariak, Departamentüko kontseilüa edo orano osagarri egitüretako bürüak hor ziren azkarki jakinarazteko osagarri zerbütxüentako egiten dütüen indarrak.
Berek aitortü düe agertü diren azken aste horietako petizioneak komünikatzeko behar gorria jinarazi eta sendiarazi züala.
Berriki sortü den « CPTS » Xiberoko osagarri batarzüna berriz ere aipatü da, eskualdeko halako egitüra bakotxa zelakoz liberal eta pübliko osagarrizko parte harzaleak jüntatzen dütüana.
Aipamen nausia: hanitx aipatü den bedezien eskazari bürü egiteko jadanik elkibideak hor direla segürtatü düe, jakitez ez bada bedezi berririk agertzen 3 baizik ez liratekila Maulen abentütik goiti.
Michel Etchebest Mauleko aüzapeza :
Christian De Gaye Xiberoko Osagarri Batarzünaren bürüa :