Goxoki bizi ikusgarria 5 aldiz emanik izanen da !

2019/09/26a

goxoki bizi.jpg

MSA deitzen den Akitaniako Laborantxako Mütüelak dü xedea plantatü, barneko lürraldetan dinamikaren hobetzeko.
Bestalde leküko alkarte eta leküko zerbütxü egitürak ezagütarazi nahi dütüe.
Hartakoz « Goxoki bizi » izeneko ikusgarria sortü da, antzerki maneran , Tokia leküko antzerki konpaniarekin lan egitez.
13 aktür, zerbütxü alkartetik jinik haboroxik, eta 5 emanaldi orotarat :
Pagolan Setemearen 29an
Maulen ürrietaren 10ean
Altzürükün ürrietaren 26an
Aiziritzen azaroaren 9an
Ainarben azaroaren 24an
Xehetarzünak Yvette eta Leonie Aguergaray :