Eüskal Hirigüne Alkargoa deszentralizatzen hasirik da

2019/09/27a

Jean pelle iriart.jpg

Xiberoko adar edo poloan hilabete oroz biltzen jarraikiko düe, hebenko xedeen aitzina jarraikitzeko eta herriekilan lotura etxekitzeko.
Bilkurako aipagei nausia EPFL edo Lürren Kudeaketa Püblikoa bermatzen düan egitüra xeheki presentatürik izan da.
Horri esker, herri barneak berpizteko xedea bada, hots etxe hütser bizi emaitea. Hortako lürrak espekülazionetik elki, eta ahal güti dütüener parada eman prezio apalago batetan etxearen erosteko.
Beste aipageietan, Atarratze eta Mauleko osagarri edo arta etxeak, Mauleko espartin etxea eta sos lagüngoa mota berri bat izan dira. Azken xede hauen berri dagün aldian emanen deizüegü.
Jean Pelle Iriart :