Maule Frantziako kopatik kanporatürik

2019/10/01a

zankobalua.jpg

Ez düe aurten 4. ützülüaren heina igaranen Mauleko Zanko Balu taldeak. Erran behar da talde gotor baten kontre ari zirela : Genet d'Anglet izenekoa. Hau 3 maila gorago ari direlarik.
Jente andana zelai bazterretan, eta partida ejerra egin düe Mauletarrek. Nahiz eta 6 eta 2-ko emaitzarekin ürrentü den partida.
Orai akitaniako kopan sartürik dira eta hor ere bai talde azkarren kontre erorten ahal dira.
Allande Uthurralt eta Jakes Jaragoyhen heben entzüngai, partidaren ondotik :