Iratin üdako sasua abiatü berri da

2017/06/27a

iratibn20170627.jpg

Maiatzeko zübier esker, Iratiko etxolentako > sasua ezinago ontsa hasten da. Gaine hartara agertzen diren jenteak üngürünetakoak dira üsüan, xiberotar, baxenabartar, kostaldeko, Hegoaldeko eta Landesetako.
> Iratik arrakasta biltzen dü bürüaren hüsteko güne egokia delako. Ez da ez telebista ez eta wifirik han edirenen. Iratiko joanazleen ustez, ildo hori etxeki behar dü güneak. Esküalde hau biziaraztea eta xokoen ezagütaraztea dü helbürü Iratik. Hortarako, ihizlarien federakuntza eta LPOTxorien Zaintzako Ligarekin alkarlan bat eramaiten dü. Beste sail batetan, bizikleta elektriken lagüntzarekin bazterren ezagützeko parada ere eskentzen dü. Urte osoan 13 jentek lan egiten düe Iratin. Xehetarzünak Josy Arossagarayrekin: