Jenteen zerbütxüarentako ari diren alkarteen ezagütza egin !

2019/10/09a

aste urdinaweb.jpg

Urte oroz egiten den aste urdinaren kari, sozial mailan lan egiten diren hainbat eragile bildüko dira, arratsalde baten proposatzeko ostegün hontan Mauleko parropia gelan
Programan : 6 etarik goiti, adineko jenteer zerbütxüak ekarten dütüen elkarteek mahain bat ükenen düe bakotxak, nahiant oroentako informazionearen banatzeko. Bai aiparüak etxetara ekarten dütüenetaz, bai etxetan lagüntzen diren langiletaz eta beste lagüngoa emaiten direnetaz.
6ak 30tarik goiti, Berrogaineko LARPS ikastetxeko ikasleek adelatüko dire aihari bat. Buffet maneran.
7ak30tarik goiti Goxoki Bizi alkartekoak hontütako antzerki bat emanen düe, jadanik pagolan emanik izan dena arrakasta ejerra bildü züana.
Egün hortara joaiten direnentako oto partekatze bat antolatürik da, norbaitek joan gei baldin badü eta leküak baldin badütü bere otoan, edo norbaitek oto baten beharra baldin badü horra joaiteko deitzen ahal du 05 59 28 78 78 telefono zenbakiala.
Katia Monclus-Bentz Mauleko zerbütxüen bürüa :