"Le nucléaire c'est fini" libürüaren aurkezpena arrats hontan Prefostan

2019/10/11a

lenucleairecestfini.jpg

"La Parisienne Liberée", kantore egile bezala famatürik bada zoinbaitentako, aldi hontan idazle gisa horra zaikü.
"Le nucléaire c’est fini" izeneko libürü bat argitaratü berri dü Frantziako parke nüklearraz argazki baten egiteko helbürüarekin.
Nüklearraren üngürüan emaiten diren gezürrak eta beste hainbat adibide aipatzen dütü, agitü diren gaüza historiko zonbaitetan oinarritüz. Hala nola Lemoiz-en agitütakoari kapitülü bat eskeintzen dio.

Libürüa edonorentako eginik da eta aisa da irakurtzea. Ez da gai hortan jakintsü izateko beharrik.
Honen aurkezpen bat eginen da ostiral hontan 8ak 30 etarik goiti Prefostan, Atarratzen.
Ez da zentzü bakarran izanen den aurkezpen sütsü bat, Nüklear istripü batek xiberoan zer ondorio ekarri lükean aipatüko beita eta lüdikotarzün zerbait ezarriko da bideo ttipi zonbaiteri esker.
Prefosta galtoak egiteko parada badate.
La Parisienne Libere edo Fleur :