10 urtez La Verna zinez kanbiatü da

2019/10/16a

LAVERNAKO LANGILEAK.jpg

Izena lehen lehenik, « La Vernako sala »-tik « La Vernako harpea » bilakatü da, turisteek aisago konpreni dezen. Lan franko eginik izan dira ere aisago, hürrünago eta goxoago izan lendin bisiten egiteko.
Hatsarre batez gogor bazen, bisitazaleen eskazarengatik, gaüzak hobetü dira komünikazioaren indarrak ezartez, hots sos haboroen ezartez La Vernako famaren hedatzeko.
Orai 16 000 bisitetarat heltzen dira urte oroz, aski galtzeen eküratzeko eta günearen joanarazteko
Hiru herrien arteko SIVU batek joanarazten dü günea hiru langileekin, sei direlarik sasu betean.
Jean-François Godart La Vernako züzendaria :