Atarraztar bat mündüko 10 hoberenetan !

2019/10/22a

benatmamissolew.jpg

Beñat Marmissole Atarraztarra mündüko seigerrena da trail skyrunning txapelketan.
21 eta 70 kilometren arteko lasterketak dira petigoa gaitzekin skyrunning delako txapelketan.
Düala bi urte bere ebilbidia abiatürik, bere Frantzia heineko emaitza huneri esker, sasu xuri bat bizitü dü Beñatek.
Aurten aldiz lehen postüak baizik ez dütü ikusten, irabazle Bulgarian edo orano bigerren Italian.
Sasua atzo ürrentü da xiberotarrarentako eta mündüko seigerren ürrentzen dü profezional hanitxen aitzinean.
Beñat Marmissole :