Pitzgarrik bakantzak prestatzen lagüntü dütü gazteak

2017/06/28a

pitzgarri20170627.jpg

Pitzgarri alkarteak hiru bidaje antolatzen dütü 6 eta 15 urteren arteko haurrentako. Edo, hobeki erran, haur eta gazteak beren bidajearen antolatzen lagüntü dütü. Hori beita Pitzgarriren helbürüa, haur eta gazteer ardürak emaitea, ohart ditean bizitzaren kostüaz, behar diren antolatzetaz, lanaz eta beste. Hala, 13 eta 14 urtetakoak Korsikara joanen dira üztailaren 8tik 14alat.
Aldiz, 6 eta 10 urteren artekoak Betharramera joanen dira, üztailaren 19tik 21eala. Eta 11/12 urtetakoak Futuroskoparat abiatüko dira agorrilaren 1etik 4ala.
Xehetarzünak Pitzgarriko Manon Chapar eta Babeth Elissondorekin: