Nobia pala ekoizleak agiri berri bat lortü dü.

2019/11/06a

nobiaweb.jpg

Esküan hobeki etxekitzeko eta kolpeen eztitzeko, Kautxuzko Gider edo iguña bat sortü düe.
Hortako hebenko enpresa eta erretretadünen lagüngoa üken dü.
Yves Poupon Sohütako lizeoko erakasle ohiak baldin badü lan handiena eraman ; kautxuarentako Etche Securité-ko Pierre-Francois Etchegoyhen-ek, EMO enpresako Mathieu Cristyk, eta Emac lantegiak ere lagüntü düe.
Xedea 2014an abiatü bazen, orai baizik ez düe lortü agiri edo brebet horren ükeitera, izan iguñarena, bena ere hori palan gehitzeko manerarentako ere.
Arren, pala berri horiek Nobiaren Mauleko Cancha saltegian ala beren webgunean salgei dira.
Stephane Harbustan eta Yves Poupon :