Xiberoan, jente güti baizik ez dü egin minbizia züenez jakiteko azterketak !

2019/11/07a

minbizi asteaw.jpg

Minbiziaren kontrako aste bat antolatü düe horren kari, egitearen inportantziaren ohitarazteko.
Bular minbiziarentako basabürüko emazteen %50,65-ak baizik ez dütü egin azterketak Olueko günean %66ekoa delarik.
Gizonentako orano pisago, ez beitütü %22-ak beno haboro eginik xiberoan.
Aholkatürik da gütienik 50 urtetik goiti behin pürü egitea.
Hortaz mintzatzeko hitz ordü desbardinak proposatürik dira azaroaren 9 tik 15eala.

Azaroaren 9an : Mauleko merkatüan informazio mahain bat
Azaroaren 10an : Lasterketa bat eta ibilaldi bat Xiberotarrak alkartearekin
Azaroaren 14an : Zine eztabaida Maulen Bular minbiziaz. Florence Forestie-ren azken filmarekin eta bi bedezien presentziarekin.

Horrezgain :
-Kirol alkarteek argazki desafio batetan parte hartzen düe horik dilindan ezarriko direlarik Mauleko ospitalean azaroaren 12atik 15eala.
- Informazio güne bat plantan ezarririk izanen da ere ospitalean
- Mauleko saltegiak minbiziaren gaiarekin apaintü dütüe saltegiak.

Ligue contre le cancer alkarteko Maylis Errecaret :