Haurra alkartearen merke saltzea bihar

2019/11/08a

merke saltzew.jpg

Neskenegün hontan eginen du Haurra alkarteak bere urte oroztako merke saltzea, Maulen.
Ttipi ta handientako txostagailü ta haurzaingoako tresnak honki jinik dirate. Oro xahü ta estatü honean.
Saldü nahi badüzüe, ez dükezüe han izatekorik ; haatik saldügeiak egün berean ützi behar dütützüe Mauleko parropia gelan 19ak arte.
Saldü ez dena arrahartzeko parada badükezüe astelehen arrestitan.
Bihar haatik, merke saltzea 8.45tarik 16.30tara date Mauleko parropiagelan, afera hoberenen egiteko jenteak 8taz geroz horra dira lehenak sartzeko.
Michelle Ayçaguer :