Hau aldizkariaren 8. alea neskenegünean argitaratzen da

2017/06/30a

hau.jpg

Artikülü, marrazki eta komikiz beterik den Hau aldizkari berriaren argitaraldiaren ospatzeko, egün berezi bat antolatürik da neskenegün hontan, üztailaren 1a, Mendikotan. Sei hilabete oroz elkitzen da aldizkaria eta hau 8.a date.
Ospakizünak arrestiriko 5etan abiatüko dira mintzaldi batekila. Hitzaldiaren geia da “kapitalaren ihauteriak” deitzen da Pacôme Thiellement zinegile eta idazlearen eskütik. Pastetx eta edarieki pausaldi bat egin ondoan, kontzertü bat badate gaüko 9etarik aintzina “Beijinho” taldearekin. Portüges, eüskaldün eta biarnes ahaireak Yohan Vilanuevasen hitzekin üztartürik dirate.
Peio Cachenaut: