Azkenean Agerriak bere bortak zabaltüko dütü

2017/07/03a

herrikoetxeamaule.jpg

Mauleko Kontseilüa igaran ostiralean egin zen. Bazkoko hitzemanik, azkenean üztaila honen 10ean dütü Agerriak bere bortak lehen klienter zabaltüko. Lehen ürrats batetan, 12 logela prestik izanen dira. Egoiliarrer, goizanko askaria emanik izanen bazaüe, larrazkenean baizik ez da jatetxea zabaltüko. Bai eta, ontsalaz, beste kanbera zonbait ere. Haatik, Agerriaren geiak hautsak harrotü dütü Mauleko Kontseilüko bilküran, oposizioneak aüzapezari ogen eman beiteie herriko langileen Agerrian enplegatzea, hau arauezkanpo delarik. Azkenik, üztaila honen 8an, Agerrian egin diren lanen bisita egiten ahal dateke.
Mixel Etxebest :
Louis Labadot :