Eskü baluak geroa badü Atarratzen

2017/07/07a

esku bluaweb.jpg

Urteko bilan aski hon bat egin dü Zibero eskü balu alkarteak ! Igaran urtean beno 40 lizentziadün haboro dütüe, orotara 200 batetara heltzen dira. Pottikoren lehen taldea ere emaitz honak uken dütü ! Aurten sartütako Nazional 2 mailan egonen beitira dagün urtean. Aurtenko berrikuntzetan : bi zerbitxu zibiko eta komunikazionean egin den indar berezi da, emaitzak aste oroz facebooken bidez hedatzen beitzütüen.
Pübliko hanitx üken düe ere aurten, bena honekin batetan ele gaitz haboro entzüten dira zelai bazterretan. Horrentako errespetüari bürüzko kanpaina bat eramanen düe dagün urtean.
Denise Challa jinen da nesken entrenatzea setemetik goiti. Jente txerkatzen dütüe ekipen lagüntzeko. Interesatürik baldin bazide deit 05 59 28 55 05 edo ziberosport@orange.fr
Xehetarzünak oro Francis Burguburu ko-lehendakariarekin :