Dantz'haka ikusgarriak arrakasta ejerra bildü dü!

2017/07/10a

Dantzahaka.jpg

Barkoxen, Dantz’haka ikusgarriaren lehen emanaldia 800 bat jenteek ikusi düe eta xoratürik elki dira, 50 gazteek eman düen ikusgarriaz. Dantza, kirola, kantorea, antzerkia eta bideoaren bidez, Eüskal Herriko historiaren hiru zati eman dira: Orreagako güdüka, Matalazen historia eta Gernikaren bonbardatzea. Patrick Queheillek asmatü dü ikuskizüna oro eta helbürüa züan kirolan ari direnak kültürala ekartea eta Eüskal Herriko historiaren ezagütaraztea.
Arren, 8 hilabetez, 30 potiko eta 20 neskatilak lan egin düe eta emaitza izigarri hona izan da.
Dantz’hakaren bigerren emanaldi bat badate, agorrilaren 4an, ostirale arratsez Barkoxen.
Lekükotarzün bat eta ikusgarriaren zati zonbait entzüngei heben :
Patrick Queheille "Kanpo" :
Aurreskua :
Dolü gabe :
Eüskal Herrian gü gaude nausi :
Jeik hadi Euskadi :
Libro etxen :
Matalazen hiltzea :
Kant'haka :