Zinka bestentako prest

2017/07/12a

zinka.png

Nahiz eta azken urteetan arrakasta üken düan, Zinka arraberritürik horra da Mauleko bestentako. Gela, sükaltea eta lantaldea arraberritürik izan beitira. Hortaz gain, egitarau aberatsa eskentüren düe ostegün, ostirale eta neskenegünean. Jakitekoa da sartzea beti kitorik dela, eta goizanko 5 orenetan zerratüko düela.
Ostegünean: Xiberoots, eta Little Martin selektah taldeak.
Ostiralean: bertso bazkaria, Amets Arzallus, Ramuntxo Krizti eta Xumai Murua bertsolariekin. Gaüaz, 10etarik aitzina, Zezenaren taldea,
Eztanda eta DJ Flop
Neskenegünean: Zikiroa arratseko 8 orenetarik aitzina, 10 eurotan; gero, Underzüt eta Pampa taldeak.
Xehetarzünak Jon Fouchet-rekin :