Eüskal Herri osoko haurrak Irabarnen

2017/07/28a

udalekuirabarnee.jpg

Eüskal Herri osoko 60 gazte Xiberoko Irabarneko jauregian dira aste osoarentzat.
Bada 4 urte topaketa hori antolatzen düala ikastolen alkarteak, Seaska eta Uda Lekuren artean. Eüskal Herri osoko gazteen arteko kürütxatzea beita eüskalkien eta errealitate desbardinetaz ohartzeko xedearekin abiatu ziren elkarteak. Hola üdako aisialdietan, Arabako lurraldetik salbü, herrialde güzietarik jinik dira 8 eta 11 urte arteko 60 haur. Eta 10 laguntzaile dütüe lagüntzeko.
Bestalde iparraldeko uda lekuko 30 bat gazteek naturari bürüzko aste bat iragaiten düe aste hontan ere Irabarneko jauregian.
Ximun Uthurralt harat joan zaikü :