Atharratzeko gazna feida ostegünean

2017/08/16a

gaznafeida.jpg

Atharratzeko bestak abiatzen dira ostegünetik aitzina Gazna Feidarekin. Urte oroz bezala, parada izanen da gazna egileentako beren gaznen txestarazteko eta ahalaz saltzeko Atharratzeko plazan. Epai mahain bat ere jüntaüko da haütatzeko 20 bat parte harzaleen artean zoin den gazna hoberena. Azken hiru urteetan abiatürik ere ardien bazkatzeko belharra edo ardaila analisatüko da ikusteko bakotxaren janariaren kalitatea. 10 orenetarik aitzina gazna txestatze, gazna egite edo orano arrestiriko pelota partidak izanen dira.
Jean Arnaud Etchebarne: